Steven Spilberg zine-zuzendari ospetsuak Michael Crichtonen liburuan oinarritutako “Jurasic Park” izeneko pelikula plazaratu duenez gero, guztion irrika berpiztu da dinosauruekiko. Fikziozko pelikula izan arren gaurkotasun handiko gaia kaleratzen du; ADN eta genetika inguruko gaiekin zerikusia baitu. Paleontologiaren ikuspegia aspalditxo landu genuen "Elhuyar Zientzia eta Teknika" aldizkarian, 1988ko urrian Alfontso M. Lizarduikoa lankideak idatzi zuen “Iguanodonak, Euskal Herriko lehen ornodunak?” izeneko artikuluan hain zuzen ere. Oraingoan Karlox Barrentsororen artikulu ausarta argitaratzeko aukera dugu.
Inken kronikek diotenez, 1526. urte inguruan Eguzkiaren seme zen Huayna Kapak inka edo jainko biziak, itsasoaren beste aldetik itsasuntzi bitxi eta handiez etorritako gizon zurien berri izan zuen. 1532. urtean Pizarro espainiarra Ekuadorreko itsasertzetan lehorreratu zen eta hegoalderantz abiatuz, Inken Inperio osoa zeharkatu zuen.
Platon filosofo grekoa bere idazkiren batean itsasoak
irentsitako kontinente batez mintzatu zen. Platonek dioenez, Atlantida orduko munduko zibilizazio gorena zen.