Lasa Iglesias, Aitziber

Lasa Iglesias, Aitziber

STEAM Hezkuntza arloko arduraduna

Santiago Grisolía giza genomaz aritu zen Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean

2002/05/10 Lasa Iglesias, Aitziber - STEAM Hezkuntza arloko arduraduna

Bidebarrieta Zientifikoa titulupean, lau hitzaldi antolatu ditu Bilboko Udaleko Kultura eta Turismo Sailak maiatzerako, eta Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian izango dira. Atzo izan zen lehenengoa, eta maiatzaren 16, 23 eta 30erako daude iragarrita beste hirurak.

Unibertsoaren mugak eta erronkak

2002/05/01 Lasa Iglesias, Aitziber - STEAM Hezkuntza arloko arduraduna

Zer da unibertsoa? Noiz hasi zen?... eta hori baino lehen zer? Unibertsoa aldatzen ari da? Nola? Horrelako galderei erantzuten saiatu da gizakia antzinatik, eta horrela sortu dira hainbat teoria urteetan zehar. Martxoan Alberto Galindo Tixeirorekin egon ginen, eta oso gauza interesgarriak esan zizkigun. Alberto Galindo Tixaire Zaidinen (Huesca) jaio zen 1934an; nahiz eta matematikaria den, Zaragozako Fisika Matematikoko Katedraduna da, baita Madrileko Fisika Teorikoko Katedraduna ere. Madrileko Unibertsitate Konplutensean, Fisika Teorikoaren Unibertsitatearteko Taldearen sortzailea eta lehen zuzendaria izan da, eta hainbat sari irabazi ditu.

Programa zaharrak eskuratzeko... Abandonware

2002/05/01 Lasa Iglesias, Aitziber - STEAM Hezkuntza arloko arduraduna

Ordenagailua zaharkitua geratu zaizula eta sistema eragilearen kopiarik ez duzunez berriro ere lortu beharrean zaudela? Orduan, lagun bati eskatu, bigarren eskuko dendaren batera joan edo, bestela, abandonware orrietara jo. Gehienbat jokoak aurkituko dituzu abandonware orrietan, baina egon badaude aplikazioak ere. Gainera, salgai ez dauden aplikazioak eta eskuliburuak lor daitezke debalde.

ENUM, telekomunikazioak bateratzeko zenbakia

2002/04/01 Lasa Iglesias, Aitziber - STEAM Hezkuntza arloko arduraduna

“—Zurekin kontaktuan jartzeko, zer egingo dut? Etxeko telefonora deituko dizut edo hobe mugikorrera?
—Ez, hobe mezu elektroniko bat idazten badidazu, edo bestela... bidal iezadazu faxa!
—Bulegora?
—Ez, hobe etxera!”.
...Uff! Izerditan hasten naiz lagun bakoitzaren zazpi zenbaki ezberdin apuntatu behar ditudala pentsatzean. Eskerrak, dirudienez, zenbaki bakarra eta denerako balioko duen Enum delakoa izango dugula aurki!

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila