Azken urteotan teknologia berrien inbasio txiki bat pairatu dugu. Konputagailuak, Internet, telefono mugikorra... edonon aurki daitezke; aurretik beste gailu teknologiko asko bezala, jadanik gure eguneroko bizitzaren ohiko tresna bihurtu dira. Berez, gaur egun, gero eta errazagoa da etxean konputagailu bat edukitzea.