Beren bizitza guztirako lotuak, Hensel ahizpa bikiak medikuentzako misterio eta bitxikeria dira, eta kooperazio edo lankidetzaren adibiderik bikainena gu guztiontzat.
Medikuntzak zoldura-eritasunak prebenitzeko erabiltzen duen bitartekoa da txertaketa. Izena Pasteur ek proposatu zuen, Jenner en omenez, mediku ingeles honek baztangaren aurkako txertaketari buruz egindako lanengatik.
Txertaketa, gizaseme edo animalien gorputzean antigeno izeneko substantziak (normalean birusak, bakterioak edo hauen toxinak) barneratzean datza. Erabiltzen diren bideak ahotikoa, larruazalekoa eskaritikoaz, edo injekzio-bidea dira, jeneralean.
Txertuak gorputzean erreakzio-sail bat sortzen du, eta hauen ondorioa eritasun jakin baten aurkako jarkikortasun edo erresistentzia da. Hau izan daiteke osoa edo partziala, eta behin-betikoa edo behin-behinekoa. Jarkikortasun-egoera honi inmunitate deritzo, exentu edo libre esan nahi duena.
Gaur egun, ordea, txertuaren kontzeptua zabaldu egin da eta antigeno bezala bestelako gai batzu ere erabiltzen dira.