Sierra, Basilio

Sierra, Basilio

Marisorgin robota

2005/04/01 Lazkano, Elena -
Sierra, Basilio -
Astigarraga, Aitzol -

Robot mugikor autonomoak ataza konplikatuak burutzeko gai diren sistema artifizialak dira. Baina benetan autonomoak izango badira, beren ingurunean gizakiaren interbentziorik gabe nabigatu ahal izateko abilezia edo adimen-maila erdietsi behar dute lehenik. Robotikaren alorrean ikerketa-lerro nagusietako bat da gaur egun nabigazioarena. Hain justu, EHUko Informatika Fakultatean Marisorginentzat nabigazio-sistema bat garatu dugu.

Diabetes-1 Ume diabetikoak zaintzeko Sistema Aditua

1997/07/01 Sierra, Basilio -
Remiro, Arantxa -
Pikaza, Juan Manuel -

Udaberrian ia guztion ahotan ibili den gaixotasuna meningitisa izan da. Han hemen izan dugu bere berri, argi gorria piztu eta txertaketa masiboa planteatzeraino (ikusi ale honetan bertan Jabier Agirreren Meningitisa: aurre hartu eta sendatu artikulua). Baina bada gure artean bestelako gaixotasunik eta etengabeko atentzioa behar dutenak gainera, diabetea da horietako bat. Jakina denez, diabetea gaixotasun kronikoa da eta gaixotasun hori duten umeek bizitza osoan zaindu behar dute beren burua “normal” bizi ahal izateko. Hau da dosier honetan landu nahi izan dugun gaia eta Donostiako Informatika Fakultateko informatikari batzuek eta Osakidetzako hainbat medikuk bizpahiru urteko elkarlanaz moldatu duten “Diabetes-1” izeneko sistema aditua izan da eragilea. Hiru zati ditu dosier honek: Sistema Aditua azaltzen duen artikulu nagusia; proiektu honetan parte hartu duten medikuen buru den Luis Aldamiz-Etxeberria pediatrari egin zaion elkarrizketa eta ume diabetikoen dietan kontuan hartu behar diren faktoreak biltzen dituena. Dosierrarekin, guztiz interesgarria den proiektuaren berri emateaz gain, ikuspegi zabala eskaini nahi izan dizugu. Ea lortu dugun.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila