Kintana Xabier

Kintana Xabier

Erleen arteko komunikazioaren arazo batez

2001/07/01 Kintana Xabier -

Amaitu berri den mendearen erdialdean, Karl von Frisch austriar ikertzaileak (1886-1982), 1910. urtearen inguruan egiten hasi zen ikerketei esker, erleek elkarrekin komunikatzeko darabiltzaten hainbat sistema aurkitu zituen. Guztietarik interesgarriena eta korapilatsuena, zalantzarik gabe, dantza bidezkoa izan zen, horren bitartez beren intereseko kokagune urrunek eguzki eta erlauntzarekin osatzen duten angeluaren neurria adierazten dute eta. Ez da harritzekoa, hortaz, zoosemiotikan egindako ikerkuntza zehatz eta sakonengatik 1973an, doktore horrek, Konrad Lorenz eta N. Tibergen-ekin batera, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jasotzea.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila