Egunen batean Indiara joan eta Jaipurreraino heltzen bazara, seguruenik hiri harrigarria eta bitxia irudituko zaizu. Rajastan izeneko probintziaren hiriburua da Jaipur. Indiako arrosa-hiria dela ere esaten da. Xarma berezia dute bere etxeek, simetrikoki hedatuta eta arrosa-kolorez soilik pintatuta daudelarik.