Giltzurrun-harriak bi eratara trata daitezke gaur egun. Lehenengoa, gaixoari ebaketa egitea da. Bigarrenak talka-uhinak erabiltzen ditu.
45 bira minutuko disko txikiak berea egingo omen du laster. Philips eta Sony etxeek hogei minutuko iraupena izango duen eta laserrez irakurriko den disko konpaktoa zabaldu nahi dute.
"PVC" Strasburgen duela bi urte sortutako sistema da eta horren bidez, merkatari frantsesek egun batetik bestera txeke lapurtuen izurriteari ihes egin ahal izango ditoe. Izan ere, txeke lapurtuen bidezko aizunketak izugarri ugaldu dira azkenaldi honetan Frantzian.
Mitchell C. Begelman ikerlariak plazaratu du galaxien eboluzioari buruz, eta ikerketa gehienen arabera, galaxiek zulo beltzak dituzte eta hauen nukleotan kuasareak era daitezke.
Estatu Batuetako ikerketek hango uren nitrogeno-kantitatearen % 25 aireak azido-eran utzitakoa izan zitekeela adierazten bazuten ere, egun % 34ean ipintzen dute muga.
BASF enpresako ikerlari batek dioenez, polimero eroaleen belaunaldi berri bat garatu omen da.
Txirrindulariek motoristek baino buruko lesio gehiago dutela erakusten dute. Beraz, ikerlarien aholkua kaskoa eramatea da, noski.
Californiako ikertzaile-talde batek elementu kimiko toxikoak aztertzen ari zelarik, alkoholak kantzer-arriskua areagotu egiten duela adierazi zuen.
Ikerlari-talde batek, silizioaren gainean material supereroalez osatutako geruza finak ipintzea lortu du.