Elhuyar Zientzia

Elhuyar Zientzia

Gizenen arazoak

1989/03/01

Loditasunaren kontrako tratamenduan baraualdi luzeek emaitza onak eman dituzte, baina bapateko heriotzaren arriskuagatik dieta gogor hau egun gutxitan aplikatu behar da. Dieta hau alde batera utzi behar al da? Animalia basatien azterketak galdera honen erantzuna eman dezake.

Hidrogenoa erregai sobietar batasunean

1989/03/01

Sobietar Batasuneko injineruak, erregai moduan hidrogeno likidoa erabiltzen duen hegazkina probatzen ari dira. Hegazkina TU-155 da, zeina 20 urtean Sobietar Batasuneko bidaiari-hegazkin ofiziala izan den; TU-154aren hurrengoa bait da.

Orein haragijaleak

1989/03/01

Haragia jaten duten untxiak, behiak eta ardiak beldurrezko filmetakoak bakarrik izan daitezkeela pentsa liteke. Dena den, gertaera hori errealitatetik uste baino gertuago dago Eskozian egin diren ikerketen arabera. Hebrides eta Zetland irletako orein eta ardiak hegazti-kumeen hegoak, lepoak eta hankak jaten ikusi dira.

Lurrikara-arrisku handia

1989/03/01

Joan den abenduan Armenian gertatutako lurrikararen ondorioz 30.000 lagun inguru hil ziren. Hala ere, zifra hori gainditua izan daiteke etorkizunean geologo askoren ustetan. Munduko hiririk handienen heren bat baino gehiago lurrikara-arriskuzko zonatan kokaturik daude.

Konrad Lorenz hil da

1989/03/01

Otsailaren azken egunean Konrad Lorenz zoologo austriarrak azken arnasa eman zuen. Konrad Lorenz Viennan jaio zen 1903.eko azaroaren 7an. Animalienganako interesa gazte-gaztetatik izan zuen eta etxean animalia asko (arrainak, txoriak, tximinoak, txakurrak, katuak eta untxiak) izaten zituen. Gaztetan Schönbrunner-eko zoologikoan animaliak zaintzen ibili zen.

Olatuen energia

1989/03/01

Britainia Haundiko Injinerutza Nazionaleko Laborategiak (NEL) munduko olatu-zentralik handiena eraikiko du Indiako Encore hirian.

Ekaitzaren indarra

1989/03/01

Elhuyar. Zientzia eta teknika aldizkariaren 4. alean Norwegiako olatu-zentralei buruz berri eman zigun Iñaki Ferreresek.

Pariseko metro berria

1989/03/01

Udaberri honetan Pariseko metroko tren berrien probaldia hasiko da. Tren berriak bagoi artikulatu luze bakarra du, lotutako batzuk izan ordez. Ohizko konfigurazioko trenek baino %20 bidaiari gehiago garraia dezake tren berriak. Honi esker Pariseko metroko arduradunek bidaiari asko garraiatzearen arazoa epe luzerako konponduko dutela uste dute.

Baratzak aspiratuz

1989/03/01

Californiako marrubizainek aspiradore erraldoiak erabiltzen dituzte beren baratzak intsektu kaltegarriengandik babesteko.

Uzta berriak

1989/03/01

Landare-bioteknologoak uzta-mota guztiak genetikoki tratatzeko metodoak garatzeko bidean daude.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila