Elhuyar Zientzia
1990/11/01
Sistema honen bidez gidatutako automobilen gidariei ez zaie axola izango munduko edozein lekutan egotea; automatikoki gidatuak izango bait dira.
1990/11/01
Kaviarra elikagai preziatua dela esanda ez dugu inolako sekreturik argitzen, baina ba al zenekien marraskiloaren arrautzak kaviarraren mailakoak direla?
1990/10/01
Elhuyar Zientzia -
Duela hilabete batzuk, Elhuyarren XX. mendeko klasikoak sailean argitaratua da Max eta Hedwing Born senar-emazteek osaturiko Zientzia eta Kontzientzia Aro Atomikoan izeneko liburu interesgarria. Senar-emazteak Alemaniatik ihes egin beharra izan zuten Hitlerren garaian eta geroztik Ingalaterra eta Eskozian eman zituzten hainbat urte. Max Born zientzilari ospetsua zen; fisika kuantikoaren arloan batez ere. Bere ekarpenak medio, 1954. urtean Nobel Saria eman zioten, eta Einstein gaztetandik Berlinetik ezagutzen zuenez, biak atzerrian zeudela postaz harreman estua izan zuten. Guk harreman horren berri eman nahi dugu Max Born-en eskutik, aipatu liburuko Elkarrizketa zientifikoa Einsteinekin deituriko zatia hona aldatuz.
1990/10/01
Negutegi efektua dela eta lurra berotzen ari denez, ozeanoko korronteetako aldaketek ozeanoek anhidrido karbonikoa absorbatzeko duten gaitasuna murriz dezakete ikerlarien …
1990/10/01
HIESak jota hildako lehen pertsonaren kasua 1950.eko hamarkadan erregistratu zen. Manchesterreko Unibertsitateko ikerlariek HIVren ebidentzia, 1959. urtean pneumoniaz hil zen …
1990/10/01
A bitaminatik lortutako azido erretinoikoa erabilita minbizi-zelulak zelula normal bilakatzen omen dira. Sendagaia Xangai-ko unibertsitatean aurkitu eta laborategi frantses batek …
1990/10/01
Columbia eta Atlantis jaurtigailuetako depositoetan aurkitutako erregai-ihesak jatorri desberdinekoak izanik konpontzea erraza izan daiteke eta denbora gutxi barru berriro hegan …
1990/10/01
EEBBetako ikerlari batzuek, HIESaren aurkako txertoa gizakiarengan frogatu dutenean nahikoa emaitza baikorrak lortu dituzte.
1990/10/01
Automobilaren depositoa gasolinaz betetzeko automobiletik ateratzea gustatzen ez zaien gidarientzat, Transrobot enpresak "Tankomatic" izeneko sistema garatu du.
1990/10/01
Zeelanda Berriko iparraldeko basoetan zarigueiak egiten ari diren sarraskiari amaiera eman nahi diote. Horretarako, 100 tona-pozoi erabiliko dira.