Gaur egun Europan saltzen diren ordenadoreetan, hirutik bik koloretako monitorea dute.
Charles Paul paleontologo zeelandarrak Prisauropodo espezieko dinosauru baten ia eskeleto osoa aurkitu du. 20-25 metro luzeko animalia belarjale erraldoia zen.
Lanbabeserako Sail federala 1983.ean konturatu zen diktafonoek oso soinu-kalitate txarra zutela eta giza entzumenean hegazkinen zarata-maila baino handiagoa sortzen zutela.
Frederick J. Mayer-ek eta John R. Reitz-ek ustez fusio hotza dirudienez protoi positiboaren eta elektroi negatiboaren tartean dagoen beste partikula neutro baten bitartekari-lanaz buru daiteke.
Duela hogeiren bat urte agertu zen estresa inmunogutxitzailea zenaren hipotesia. Estresak substantzia minbizisortzaileenganako linfozitoen iharduera hiltzailea murriztu egiten duela ikusi da.
Texas Instruments etxeko ikerleek Dallasen mikroprozesadore optiko berria prestatu dute.
Pisako kanpandorre famatua eroriko den ala ez inork ez daki, baina gauza bat garbi dago: urtero bi milimetro gehiago okertzen da. Italiako gobernuak kanpandorrea salbatzeko neurriren bat hartu du.
Urezko zorrotada finak behar adina presio badu, edozein material azkar eta bizarrik utzi gabe ebakitzeko gai da. Sistema hau erabiltzen duten ebaketa-makinak ordea, oso garestiak dira .
101 triatloi-lehiaketetan parte hartutako 25.000 atletei egindako inkesta batek dioenez, % 8,9k ondoez gastrikoak izan zituen eta % 8,6k hesteetako ondoezak.