Elhuyar Zientzia

Elhuyar Zientzia

Bakteriofagoak txerto merkeak egiteko

2003/05/01
Britainia Handiko Moredun Ikerketa Institutuan, DNAren zati soilen ordez, bakteriofagoak erabili dituzte B hepatitisaren aurkako txertoak egiteko.

Beste lorpen bat zelula amen hazkuntzan

2003/05/01
Giza enbrioien zelula amak hezur-muineko zelula berezi batzuen laguntzaz hazten direla frogatu dute Johns Hopkins-eko ikertzaileek.

Jupiterrek sei satelite gehiago

2003/05/01
Gure eguzki-sistemako planetarik handienari biraka dabiltzan sei satelite gehiago aurkitu dizkiote. Horiekin, 58 satelite ikusi ahal izan dituzte Jupiterren inguruan …

Erreketako karramarro partenogenetikoak

2003/05/01
Karramarro-espezie partenogenetiko bat aurkitu dute Alemanian. Jatorriz Ameriketako Cambaridae familiako krustazeoa da, nahiz eta erabat ziurtatzeke dagoen zein espezietakoa den.

Mintzen belaunaldi berria

2003/05/01
CIDETEC zentroko Material Berrien Departamentuan, polimero eroaleetan oinarrituriko mintzak egin dituzte.

Zeruaren mapa

2003/05/01
Zeruko 500 bat milioi objeturen argazkiak egin eta Interneten jarri dituzte. Izarrek, galaxiek, asteroideek eta kometek osatzen dute argazkien artxiboa.

Neanderthal gizakia eskulanetarako trebea zen

2003/05/01
Neanderthal gizakiaren hatzen hezurrak aztertuta, eskulanetarako gaurko gizakia bezain trebea izateko ahalmena zuela ondorioztatu dute Kaliforniako Unibertsitatean.

Datuak azkarrago bidaltzeko softwarea

2003/05/01
Segundoko 8 gigabyte igortzeko gai den softwarea prestatu dute. Hau da, ohiko modema baino 153.000 bider eta ADSL arrunta baino …

Zizare koloredunak

2003/04/01
Lumbricus rubellus espezieko zizareak, lurzoruan dauden metalen arabera, kolorez aldatzen dira.

Urtebetean, bi bider zabor gehiago postontzian

2003/04/01
2002ko urtarrilean baino bi bider zabor gehiago jaso dute posta elektronikoaren erabiltzaileek aurtengoan.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila