Elhuyar Zientzia

Elhuyar Zientzia

Bakterio kanibalak

2003/09/01
Bakterioek maiz izaten dituzte gerra kimikoak euren artean: antibiotikoak jaurti eta beste espezieko bakterioak hil egiten dituzte.

X izpien tresna hobeak diamante-lapurrei esker

2003/09/01
Hegoafrikar Errepublikako meategietan langileek diamanteak lapurtzen ote zituzten jakiteko, X izpiko sistema digital bat garatu zuten 1980ko hamarkadan.

Klonatutako lehen zaldia

2003/09/01
Prometea moxal berezia da, amaren klona den lehen animalia baita.

Eguzkiak zirkulazio-sistema propioa du

2003/09/01
Lurrean bezala Eguzkian ere, korronteak poloetatik ekuatorerantz higitzen dira. Lurrean, aire-lasterrek egiten dute ibilbide hori eta zirkulazio horren araberakoa da …

Txertoak neurrira eta azkar egiteko metodoa

2003/09/01
Metodo berri bat erabiliz, datorren urteko gripe-izurriaren erruduna izan daitekeenaren aurkako txertoa egin dute, hilabete baino gutxiagoan.

Biodiesela euskal autoentzat

2003/07/01
20.000 tona biodiesel ekoitziko ditu urtean Bionor-ek.

Einstein on line

2003/07/01
Kaliforniako Teknologia Institutuak eta Jerusalemgo Unibertsitateak, Albert Einsteinen idazkiak on line jarri dituzte.

Jupiterrek beste 23 satelite

2003/07/01
Astronomoek beste 23 satelite aurkitu dituzte Jupiterren inguruan biraka.

Arrabioek kontatzen dakite

2003/07/01
Arrabioek bi hodi aukeran dituztenean, hiru eulidun hodira jotzen dute. Esperimentu horrek frogatzen du arrabioek bi kopuru txiki bereiz ditzaketela.

Hiru milioi urtean planeta bat!

2003/07/01
Michigan-go Unibertsitateko ikertzaileek diotenez, hiru milioi urte behar du planeta batek sortzeko.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila