Elhuyar Zientzia

Elhuyar Zientzia

Erdainkuntzaren babesa

2004/05/01

Erdainduta egoteak ez du sexu bidez transmititutako gaixotasunetatik babesten.

Ekuatoreaz gaindiko glaziazioa

2004/05/01

Ikertzaile-talde batek esan du azken glaziazioa aldi berean gertatu zela hemisferio bietan. Horrek adieraziko luke atmosferak garrantzi handia duela ekuatoreaz gaindi hotza garraiatzeko.

Sistema sinplea mareen energia aprobetxatzeko

2004/05/01

Britainiar konpainia batek mareen energiari etekina ateratzen dion sistema bat asmatu du.

Hauek bai antigoaleko bitxiak!

2004/05/01

Afrikan eginiko bi aurkikuntzak indar handiagoa eman diote gizakiak duela 75 mila urte baino gehiago pentsamendu sinbolikoa bazuela dioen teoriari.

Erresonantzia magnetikoa klaustrofobiarik gabe

2004/05/01

Erresonantzia magnetikoak egiteko eskanerrei beldurra dietenentzako irtenbidea izan daiteke fisikari batzuek sortu duten tresna berria.

Beste erretrobirus bat tximinoetatik gizakira

2004/05/01

SFV erretrobirusak gizakietara salto egitea lortu du.

Malariaren kontra, Anopheles-en geneak aldatu

2004/05/01

Malariatik babesteko, gutxienez, bi aukera daude: gaixotasuna eragiten duen mikroorganismoa hil edo mikroorganismo hori transmititzen duen eltxoa aldatu.

Iragarri El Niño bi urte lehenago!

2004/05/01

Bi urteko aurrerapena oso aurrerapen handia da meteorologiako iragarpenak egiteko. Hala ere, NOAA agentzia estatubatuarreko zientzialari batzuek helburu hori dute El Niño efektua iragartzeko garatu duten eredu teorikoarekin.

Osasun-monitore eramangarriak

2004/05/01

Haririk gabeko monitore bat sortu dute bihotz-taupadak eta odolaren oxigeno-maila neurtzeko.

Katuak 9.500 urte gizakiaren aldamenean

2004/05/01

Etxe-katuaren arbaso basatiak duela gutxienez 9.500 urte etxekotu zirela erakusten duen aztarna bat aurkitu dute.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila