Udako beroak astintzen hasi orduko, Pagoeta mendiaren itzalpean jar gaitezen. Bere 714 metroko garaierarekin, Pagoetak xarma berezia damaio ingurune osoari. Halaber, mendiari zor zaio Gipuzkoako Foru Aldundiak kudeatzen duen parkearen izena: Pagoeta Parkea. BISITATZEKO ORDUTEGIA KANAL BATEN UR-ETORRIA NEURTUZ ENERGIA, LANA ETA POTENTZIA
Elhuyar Hiztegia. Batasunaren kutxa elebidun berria. Gaztelaniaren eta euskararen artean beste edozeinek baino autopista zabalagoa ireki duena. Azala koloretsua duena, mamiz gizena. Elhuyar Hiztegia. Jendaurrean dagoeneko aurkeztu da eta orain, irakurle, zure aurrera dakarkigu, zuk erabil, ikus, azter eta epai dezazun. Elhuyarren euskara-gaztelania/gaztelania-euskara hiztegi baten premiaz aspaldi ohartuak ginen. Euskara batuaren sorreraz gero sorturiko hiztegien artean Hiztegia 2000 izan da, dudarik gabe, erabili eta ezagunena.