Karlos Santamaria pentsalari, matematikari eta kultur eragile sutsua ere joan zaigu. Abenduaren 30ean hil zen donostiar handiak zientziaren eta euskararen alde egin duen lana itzela izan da eta ezin guztia hemen aipatu. Hala ere, zilegi iruditu zaigu bere ohorez lerro batzuk idaztea eta Mikel Zalbideri eman diogu egiteko hori. Izan bitez lerro hauek Elhuyarren izenean luzatzen diogun omenalditxo xumea.