Eguzki-erlojuak aipatzen ditugunean, bi eredu desberdin aztertu ohi dira. Batetik, Eguzkiak egunean zehar Ekialdetik Mendebaldera egiten dituen mugimenduak aztertzen dituen eredua dugu eta bestetik, Eguzkiak egunean zehar dituen altuera desberdinetan oinarritzen dena. Lehen eredua da usuena eta horixe aztertuko dugu ondoren.