Kamerungo ipar-mendebaldeko nekazari txikiak teknika zaharrak ari dira erabiltzen izurrite eta gaixotasunei aurre egiteko. Pestizida kimikoak, labur esanda, eskuragaitzak dira urruneko lurralde haietan, garestiak ere badira eta gaur egun badakigu ingurugiro eta osasunerako zer-nolako arriskuak dituzten. Askotan, tokian-tokirako garatutako metodoak dira nekazari txikiek duten irtenbide bakarra, baina horretarako, nork sustatua behar dute eta metodoak zientifikoki frogatu beharra dago.