Arlo honetatik onura eta kalte asko etor daitezke eta horien arteko orekaren neurketa ez dagokie ez zientzialariei ezta juristei bakarrik, eta are gutxiago politiko profesionalei eta botika- edo nekazaritza-industriei. Herritar guztiei dagokie.
Zalaparta ugari sortu duen berria jaso genuen urte hasieran. Edinburgh-eko Roslin Institutuan ardi klonikoa lortu zuten. Besterik uste izan arren, ugaztunak klonatu dituzte. Horrez gain, artalde guztiz berezi honetako ardi bat, Dolly alegia, zelula heldu batetik garatu dutela diote.