Susaeta, Tomasa

Susaeta, Tomasa

Landsat-7 Lurraren zaindari begizorrotza

1999/08/01 Susaeta, Tomasa -

Apirilaren 15az geroztik Lurraren inguruan 705 km-ko altueran jira-biraka dabil Landsat-7 satelitea, Landsat programaren azken emaitza. Beste urrats bat Lurra behatzeko sateliteen eta teledetekzioaren historia ez luze baina bai mamitsuan.

Marea gora, marea behera

1999/02/01
Mareak itsasoetako ur-masa handien eguneroko mugimenduak dira, Eguzkiak etaIlargiak bere ardatzaren inguruan biraka ari den Lurraren gainean eragiten duten erakartze-indarraren …

Mareen energia elektrizitate-iturri

1999/02/01 Susaeta, Tomasa -

Mareen energiatik energia elektrikoa lortzeko teknologia aspaldi asmatu zen, baina errentabilitate- eta ingurugiro-arazoak zirela eta, ez du aurrera egin. Azken urteotan, ordea, teknologiaren aurreratzeak ingurugiroa ez kaltetzeko sistemak garatzeko aukera ekarri du.

Seaflow proiektua

1999/02/01
Energia alternatiboen arloan espezializatuta dagoen IT Power enpresa britainiarra proiektu bat lantzen ari da mareen energiaz baliaturik energia elektrikoa ekoitziko …

CD-ROMa hil da, gora DVDa!

1997/01/01 Susaeta, Tomasa -

Izenburu sinesgaitz samarra irudituko zaio askori, hain zuzen ere CD-ROMa oraintxe baitago unerik oparoenean, baina disko berriek, ahaltsuagoek, zaharkituta utziko dute CD-ROMa.

Zabor nuklearra gainetik kendu ezinik

1993/02/01 Susaeta, Tomasa -


Lantzean behin komunikabideetan hondakin nuklearrei buruzko berriak agertzen dira. Arestian, Frantziatik Japoniara plutonioa garraiatu zuen Akatsuki Maru kargauntziak zalaparta ugari eragin zuen, Frantzian batez ere, ekologistek haren aurka egindako protesta-ekintzak zirela eta. Baina komunikabideetan ez agertu arren, arazoak lehenean dirau: munduko zentral nuklearretan ehundaka tona zabor erradioaktibo sortzen dira urtero eta inork ez daki ongi zabor horri zer egin. Orobat, militarren eskuetan dauden arma nuklearretako asko eta asko zabor bilakatu dira dagoeneko.

Basoa erretzea kaltegarria al da?

1992/11/01 Susaeta, Tomasa -

Goiko galdera hori inozoren batek edo piromanoren batek egina dela pentsatuko zenuen akaso. Urtero, eta batez ere uda oro, zenbat sute izaten den eta zelako kaltea egiten duten ikusita, gure mendien egoera larriaz jakinaren gainean egonda eta etengabe hedatzen ari den basamortutzeaz ohartuta, izenburuko galdera lekuz kanpokotzat jo behar da. Baina gure basoen gaur egungo egoera eskasa ez da beti horrelakoa izan eta, zorionez, munduko beste alde batzuetan hobea da. Basoak babestearren suteen aurka urtez urte borrokatu ondoren, asko ikasi da suari buruz. Eta ondorio batzuk benetan harrigarriak dira.

Amerikaren "aurkikuntza": astindu galanta ekologiari

1992/06/01 Susaeta, Tomasa -

Zorioneko V. mendeurrena gainean dugu. Espainiako komunikabideetatik egunero gogorarazten digute Hegoaldeko euskaldunoi. Amerika “aurkitzea” eta “konkista” haren alde ilunak, gehiegikeriak eta gainerako “keria” guztiak eztitzearren “bi munduen elkar topatzea”, “bi kulturen elkar hartzea” eta antzeko estalgarriz jantzita saltzen digute basakeria hura. Baina Amerikaren “aurkikuntzak”, bi mundu eta bi kulturen arteko talka bortitza izateaz gainera, ondorio ekologiko izugarriak izan zituen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila