Jakina denez, gizakia ez da soinuak igortzen dituen izaki bizidun bakarra. Beste animalia batzuk ere, soinuak egiteko gai dira ahots-korden dardararen bidez; ugaztun gehienek, igela bezalako anuroek eta beste zenbait narrastiek efektu bera lortzen dute laringea erabiliz. Hegaztiek ordea, zintzerrestearen behealdean duten siringean sortzen dute soinua, ez laringean. Nolanahi ere, animalia guztiek ez dute soinuen bidez ideiak eta pentsamenduak adierazteko ahalmena. Gizakiak bai, ordea. Ahots-zikloaren ezaugarriak