Web, hau da, WWW informazioa zabaltzeko eta atzitzeko aplikazio bat da, azken bost urte hauetan Internetek lortu duen arrakastaren eta zabalpen handiaren errudun nagusia. Izan ere, erabiltzaile askok
nahasten ditu oraindik Internet bera eta web, hau da, azpiegitura nagusia den sarea eta bere aplikazio bat. Ez da harritzekoa nahaste hori, ordea, interneten erabiltzaile gehienek ez baitute beste aplikaziorik ezagutzen sarean; hobeto esanda, aplikazio gehiago erabiltzen badituzte ere, ez dira ohartzen, ez dituztelako “ikusten”; izan ere, web edozein aplikazio erabiltzeko interfaze edo bitartekoa da.
Gaur egun telekomunikazioek garrantzi handia dute. Telefonoa adibidez, eguneroko bizitzan oinarrizkoa da. Baina ez dago hau bakarrik. Erosoago bihurtuz gure bizitza aldatzen duten beste batzuk ere badaude: telegrafoa, fax-a, posta elektronikoa, ordenadore pertsonala, telefonia higikorra, irrati bidezko mezularitza...