Gizakiak betidanik begiratu dio zeruari liluratuta, ortzean ikusten zuena ulertu nahian. Gaur egun horretarako ez dugu hotzak edo eguraldiaren menpe egon beharrik; ezta ehundaka urte fenomeno astronomikoen zain egon beharrik ere. Aski da aulki eroso batean esertzea, kupularen azpian, naturak eskaintzen digun ikuskizunaz gozatzeko.
Atzean geratu dira siriarrak, grekoak, egiptiarrak eta erromatarrak izutzen zireneko garaiak. Ilargiak, gose zen bakoitzean, Eguzki erregeari hozka egiten zion; hozka eginda ere osorik irteten zen errege ahaltsuari, hain zuzen. Maiatzak 25eko Ilargi-eklipsearen datuak