Aurreko alean mekanismoaren oinarria eta zergatia azaldu genituen. Orain arte gizakiak asmatutako mekanismorik gehienak zurrunak izan dira. Baina, gure inguruko mekanismo naturalak simulatzeko mekanismo malguak asmatu behar dira.
Mekanismo hitza zientzian eta hizkera normalean askotan erabiltzen da, eta oso esanahi ezberdinak izan ditzake. Nolanahi ere, artikulu honetan zehar hartuko duen esanahia mekanika-arloan normalean izaten duena da.