Infekzioa burutzeko, birusek beren informazio genetikoa, ostalariak diren zelulen barnera sartu behar dute. Gaur egun, gripe, hepatitis edota HIESaren gisako gaixotasun birikoetarako osabideak aurkitzeko ahaleginetan, sarrera-prozesu hori inhibitzea da helburu nagusienetakoa.