Ibaietan presak, dikeak eta kanalak egitearen beharraz gizakiok errepikatzen ditugu behin eta berriz. Baliabide hauekin, aro heze eta lehorretako ur-soberakinak eta ur faltak kontrolatu egiten dira, toki lehorrak ureztatu eta hezeak drenatzen dira, energia hidroelektrikoa ekoizten da, eta, uraz baliatuz, garraiorako eta aisiarako eraikuntza erraldoiak egiten dira.