Urtarrilaren 7a eta martxoaren 31 bitartean, #KulturaZientifikoa 1. Jaialdi birtuala egin dugu Interneten. Egitasmoa parte hartu nahi zuen edonorentzat irekia …
Karbonoaren kimika luzaroan ikertu izan bada ere, egun gaiak gori-gorian jarraitzen du. Etengabe ari dira ikerketa-bide berriak irekitzen. Azken bi hamarkada hauetan karbonoaren kimikak izugarrizko iraultza izan du, karbono hutsez osaturik dagoen fulereno izeneko molekula bereziak aurkitu ondoren. Substantzia hauek aukera eta bide berriak ireki dizkiote zientziari. Baina zabaldu-berri den kimika honen ibilbidea hasi besterik ez da egin; gauza asko baitago aztertzeke, oztopo ugari aurkitu dira jada eta asko oraindik ere gainditu gabe daude.