Informazioaren globalizazioaren aroan bete-betean sartu gara eta komunikazio-sistema globalak behar ditugu. Zer da hori?
Edozein motatako
informazioa —testuak, irudia, soinua, bideoak... informazio multimedia alegia— oso azkar eta munduko edozein bazterretatik maneiatzea. Horretarako, telekomunikazio-enpresa nagusiek aurkitu duten irtenbidea satelite-konstelazioak —satelite-sareak alegia— dira. Hainbat sistema eta proiektu daude, baina, erabiltzaile arruntari begira, garrantzitsuenak Teledesic, Iridium eta Globalstar sistemak dira.