Aspirina lehen aldiz kaleratu zenetik 100 urte betetzear dauden honetan, gehien kontsumitzen den sendagaietako bat dugu. Izan ere, aspirina, adikziorik sortzeko inolako arriskurik gabe, prezio eskuragarrian, sukarrari, minari zein inflamazio-erreakzioei eragiten die. Hiru propietate horiek izan dira, hain zuzen, beronen arrakasta handiaren erantzule: propietate antipiretikoa (sukarraren kontrakoa), analgesiko edo antalgikoa (minaren aurkakoa) eta antiinflamatorio edo hanturakontrakoa.