Hona hemen irakaskuntzari loturiko beste programa bat. 20. alean batuketari eta 21.ean azalpen-pantailei ekin genien. Oraingoan berriz, matematikazko zenbait ariketa lantzeari. Kasu honetan, matematikazko zenbait ariketa nola landu dugun azaldu nahi izan dugu.
Programa nagusiaren zatiak:
Prozedura edo azpiprograma:
Datuak:
Hemen aurkezten dugun programaren helburua, tresneria honen bidez azalpenak nola egin daitezkeen (azaltzeko era bat bederen) erakustea da. Programaren zatiak
Hona hemen matematikan ikasten den lehen eragiketa: BATUKETA. Garai bateko irakasteko sistemaren arabera alabeharrez buruz ikasi behar izaten zen eta nekez bederen ikasten zen.
Programaren zatiak
Memoria lantzeko joko ugari dago, baina hemen aukeratutako hau izan daiteke ezagunenetako bat. Jokoa normalean kartoizko edo zurezko pieza batzuez osatzen da. Pieza bakoitzak irudi bat darama eta irudi bakoitza bi piezatan egoten da. Zertan datza jokoak?
Ezagunak izango dituzu jadanik aldizkari, egunkari etab.etan agertzen diren jokoak (dameroak, gurutzegramak, letra-zopak, etab.). Hemen aurkezten dizugun programa honek, letra-zopak osatzen ditu. Letra-zopa, izenak dioen bezala, letra-nahaste bat da eta jokoa, nahaste horretan gai bati lotutako hitzak aurkitzean datza.
Oraingo honetan zenbaki-joko batekin gatoz berriro. Nahikoa sinplea da, baina entretenigarria, eta oinarrizko eragiketak praktikatzeko egokia izan daitekeela uste dugu. Honez gain eta beti bezala, programako zenbait zati zuei azaltzen ere saiatuko gara.
Oraingo programa hau aurkezterakoan, jolasteko aukera eskaini nahi dugu eta aldi berean, jolas-giroan noski, erabiltzailearen logika eta ondorioak ateratzeko ahalmena lantzeko bide bat eskaini.
Programa honen asmoa, zenbait hitz era alaian gogorarazteko tresna bilakatzea litzateke. Mendien izenak dira memorizatu nahi diren hitzak eta Euskal Herriko mendiak izatea da ematen zaien edukia.