Zer egin lindanoz poluituriko lurrekin? Askoren buruan dabil galdera hori gaur egun, Euskal Herrian dugun ingurugiro-arazo nagusienetarikoa baita berau. Etorkizunean hondakinak behar bezala kudeatzeko teknikak garatuko dira, baina une honetan lurrak segurtasun-biltegietan gordetzea beste biderik ez dagoela dio administrazioak. Talde ekologistak eta herritarren elkarte asko, ordea, badituzte desadostasunak beraiekin. Ikuspegietako bi jasotzen dira artikulu honetan.
Gure planetan ez dira beti espezie berberak bizi izan. Hauek, organismoak bezala, sortu eta desagertu egiten dira, batzuk beren lerro ebolutiboa jarraituko duten espezie berriak eman ondoren eta beste batzuk erregistro fosilean arrasto bakanen bat edo beste utziz. Dibertsitatea ere, ez da beti berdina izan, bizitzaren historian dibertsitateak gora eta behera egin duen hainbat aldi tartekatu baitira. Artikulu honetan, planetako dibertsitateak historia ebolutiboan izan dituen gora-beherak eta gaur egungo egoera aztertuko ditugu.
Gure planeta izaki desberdin askoren bizileku da. Horiek, ia mundu osoan zehar sakabanatuta bizi dira, baina beren banaketa ez da uniformea eta horregatik, hainbat leku espeziez gainezka dauden bitartean, beste hainbatetan talde gutxi batzuetako espezie gutxi batzuk soilik aurki ditzakegu. Zeintzuk dira banaketa-desberdintasun horien kausak? Zergatik dira leku batzuk besteak baino dibertsoagoak? Hona hemen galdera horien erantzun posibleak.
Kolore zuri edo arreska izan ohi du egoera puruan. Gehienetan ordea, lurrarekin edota hondakin-mota askorekin nahasirik ageri ohi da. Bere usain sarkorragatik, berehala antzematen da bere presentzia. Ingurunean sortzen duen afekzioagatik eta gizakiontzat oso kaltegarria delako berriz, oso arazo larria da Euskal Herrian. Lindanoari buruz ari gatzaizkizu irakurle, Bizkaiko Ezkerralde osoa K.O. utz dezakeen hauts zuriaz.
Dibertsitate hitza sarri erabiltzen da gaur egun, biodibertsitatearena, ingurune naturalari buruzko arazoez, edo horren kontserbazioaz ari den edonork ia derrigor erabili beharreko kontzeptua baita. Zer da ordea dibertsitatea? Hurrengo artikuluan, biologoek bizidunen aniztasunari buruz, hau da, biodibertsitateari buruz, egindako lanen ardatz nagusiak azaltzen saiatuko gara.
Antzina arruntak ziren Iberiar penintsulako eskualde lauetan bertakoek “tablas” izenez ezagutzen zituzten parajeak. Paraje hauek ibaiak beren ibilguetatik ateratakoan eratzen zituzten aintzira-sistema zabalak ziren, eta beren landaredi eta faunaren aberastasuna zela eta, garrantzi ekologiko eta ekonomiko handia zuten.
Mende honetan lortutako garapen teknologiko eta industrial handiak, orain gozatzen ari garen bizimodu eroso eta oparoa ezezik, hainbat ingurune-arazo ere ekarri digu, eta gehien kezkatzen gaituenetako bat poluzio atmosferikoa dugu seguruenik. Horregatik, azken urteotan ahalegin handiak egin dira poluzioaren bilakaera aztertzeko eta honek eragiten dituen osasun- eta ingurune-kalteak ezagutzeko teknikak garatzearren.
Azken urteotan asko hitz egin da eskualde honi buruz, baina gehienetan bere paisaje bitxia edo aisialdia igarotzeko dituen aukerak aipatzeko besterik ez da izan. Hau dela eta, nahikoa inguru ezezaguna da, eta badago oraindik ere basamortua baino ez dela uste duenik. Errealitatea ordea, oso bestelakoa da, eta higadura handia jasaten duen eta landare-estaldura baxua duen leku ugari dagoela egia bada ere, oro har natur aberastasun handiko tokia da.
Duela urte gutxi arte ugari izan ziren arren, gaur egun 11.000 errinozeronte besterik ez dago mundu osoan. Jendeak —biologoek batipat— beherakada hau antilope, azienda eta beste zenbait animaliaren lehia jasan ezinagatik gertatu dela uste du. Dena dela, hori ez da benetako arrazoia. Errinozeronteak beren ingurunera oso ondo moldatuta dauden animaliak dira eta, beste ugaztun handiak bezala, beren habitata murriztearekin batera desagertzen diren animaliak izan arren, ehiza da beherakada nabari horren arrazoi nagusia.