Animalia eta gizakiaren garapenean zehar gertatutako “aurkikuntza” zaharrenetarikoa, usaina hartzeko daukagun ahalmena da. Zentzu hau erabili eta garatuz, bai animaliak eta bai gizakiok ere, ingurunetik informazio garrantzitsua geureganatzeko gai gara. Animaliek, daukaten sentikortasun kimikoari esker, bere inguruan gertatzen diren konposizio kimikoen aldaketak suma ditzakete. Beraiengan eragina duten aldaketak “kimiorrezeptore” deritzen sistema detektatzaileetan erregistratzen dira. Bibliografia Kimiorrezeptoreen espezifikotasuna