Materialen Zientziak, materialen egitura eta propietateen arteko erlazioa ikertzen du. Maila atomikotik dimentsio makroskopikoraino, konposizio eta egituraren menpeko diren materialen propietateak aurresan ahal izateko, material-ikerlariek teknika desberdinez baliatu behar izaten dute, konposizioari zein egiturari buruzko informazioa materialaren barnealdetik zein gainazaletik lortzeko.
Silizioaren tratamenduan erabilitako urrats litografikoak duela ehun urte baino gehiago asmatu ziren arte grafikoetako industrian; xaflak inprimatzen, alegia. Litografia, hain zuzen ere, metalezko xafla batean nahiz harri laun batean (fotoerretxinaz baliatuz) letrak grabatzeko arteari deitu izan zaio. Historian zehar, industria elektronikoa zirkuitu inprimatuzko txartelak eta mikrosentsoreak sortzeko litografi grabaketaz baliatu izan da. Aitzindari gisa, 1955. urtearen inguruan Apolo programa dugu; oso zirkuitu sofistikatuak, baina pisu txikikoak behar bait ziren.