XVII. mendean asmatutako tramankulua da, nahiz eta garai horretako etxekoandreek sukalderako erabili ez. Gaur egungo sukaldeetan, ordea, aski ezaguna dugu. Eltze berezi honi esker, izan ere, ez dago goiz guztia garbantzoak egosten pasa beharrik; instant batean egiten dira. Funtsean lurrin-makina sinple eta erabilgarria besterik ez da eta, nola ez, sukaldariek biziki estimatua.
Hain gustuko duzun abesti hori, ingelesa ikasteko kasetak edota irakaslearen hitz-jarioak grabatuak dituzun zintak; horiek guztiak duela mende bat pasatxo ezinezkoak ziren. Musika zuzenean besterik ez zegoen entzuterik, soinua grabatzea eta erreproduzitzea ametsa zen.
Historiako uneren batean norbaiti otu zitzaion objektu biribil bat pirritan errazago mugi zitekeela objektu zapala arrastaka baino. Tramankulu biribil hori noiz eta non sortu zen eta sortzailea nor den ez dakigu, baina ordutik gizakiari neke ugari arindu dio gurpilak.
Premiazkoa, ezinbestekoa, derrigorrezkoa... bai garbitasunerako, bai erosotasunerako. XVI. mendean John Harington jaunak, idazle eta itzultzaileak, olerki artean, inspirazioa izan zuen... eta komuna asmatu zuen. Uraren gora-beherak
Donostiako Bidebieta auzoan, Herri Ametsa Ikastolako frontoiko teilatuan, 56 eguzki-panel itsatsi dizkiote zoruari. Abenduaren 28az geroztik, panel fotovoltaikoek eguzkiaren izpiak zurgatzen dituzte, ikastola elektrizitateaz hornituz. Eta ez da inozentada.
Gizakiak sua piztuta mantentzen ikasi zuenetik, argi artifiziala erabili izan du beti. Eguzkiaren argitasun soilaz bizitzen ez dugu asmatu eta denboran zehar, argi artifiziala era askotara moldatu izan dugu. Gaueko bizitza gero eta luzeagoa egiten dugun garai hauetan, lanpara elektrikoa ezinbesteko bihurtu zaigu.
Gizakiak mende asko eman ditu denbora neurtzeko metodo zehatzen bila. Eguzkiari, ilargiari edota izarrei begira egon ohi ziren gure aurrekoak, denbora zenbatu, sailkatu eta neurtu nahian. Lehenengo tramankuluei esker, hilabeteak, egunak eta orduak nolabaiteko zehaztasunez banatzea lortu zuten. Orain, gutako askoren eskumuturreko erloju txikienak ere, segundoak eta hamarrenak ematen dizkigu zehaztasun osoz; goizetan, musika lagun, lotiena esnarazteko gai ere badira denbora neurtzen duten asmakuntza liluragarri horiek.
Igogailua esandakoan, berehalakoan pertsonak eta gauzak igo eta jaisteko tramankulua etortzen zaigu burura; eskailerak igo beharraz libratu gaituen asmakuntza. Teknologiaren aurrerakuntzak ekarri digun emaitza bikaina da hori, baina abiapuntu sinplea izan zuen duela mende batzuk.
Dendara eguneroko erosketak egitera joan eta dendariak produktua eskuan hartu, bertan itsatsia duen prezioa begiratu eta diru-kaxan prezioa nola apuntatzen duen ikustera ohituta gaude. Azken urteotan aldiz, erosketak supermerkatuetan egiteko joera gero eta handiagoa da. Horietan, prezioaren ordez, produktuari itsatsita marra zuri eta beltz bertikalak daude. Agidanez, informazio asko dago marra horietan, hau da, barra-kodean.
Miopia dela, hipermetropia, presbizia... Ikusmen-arazoak ugari dira gure eguneroko bizitzan eta ohizko irtenbidea optikariari ikustaldia egin eta betaurrekoak edo ukipen-lenteak jartzea izaten da. Eginkizun hori hain arrunt bihurtu aurretik, hamar mende igaro dira lehen optika-ikerketak hasi zirenetik.