25 urte igaro dira Elhuyarrek hazia erein zuela. Uzta aberatsa izan da eta zilarrezko ezteiak ospatzeko urriaren 31n urte hauetan taldetik gertu ibilitako oro elkartu zen Donostiako Miramar Jauregian
Uda heldu zaigu eta ortzia argiz eta kolorez jantziko da hemendik iraila bitartean. Euskal Herriko jaietako ekitaldien artean bereziki garrantzitsuak dira su artifizialak. Suziriek ortzira jaurtitako izar koloretsuek, erre-usainak eta zaratak gau-giro berezia sortzen dute uda heltzean.
Arropak garbigailuan garbitzen ditugu; non bestela? pentsatuko du norbaitek. Tira, ez da beti horren erraza izan kontua! Gaur egun, garbitu ezezik, urik gehienak ere aparatuak berak kentzen dizkio eta batzuek arropa zeharo lehortu ere egiten dute. Erraza da beraz, arropa garbitzea! Ala ez?
Erradiografiak ez dira soilik gure hezurrak eta barneko organoen itzalak ikusteko baliatzen. Medikuntzan ezezik, industrian eta pinturan ere oso lagungarriak dira X izpien bidez egiten dire erradiografiak.
Asmakuntza sinplea dirudi boligrafoak, ezta? Tapa kendu, puntaz behera eskuan hartu eta idatzi, besterik gabe. Ez lukete hori esango boligrafoaren asmatzaileek gaur egun gure artean baleude. Ia mende bat behar izan zuten papera tinta-orbanez zikinduko ez zuen boligrafoa egiteko. Zeinek esango!
Egunero eskuartean ditugu. Kafea hartu nahi badugu, ogia erosteko edota autobusez ibiltzeko; badaezpada ere beti poltsikoan.
Kalean eguraldiari eta autoei aurre eginez txirrindulariek darabilten bi gurpileko ibilgailua bizikleta da. Indurainek orduko errekorra ezartzeko erabili zuen bizikletak, “ezpata” deiturikoak, itxura oso berezia zuen arren,
bizikleta zen. Eta eginkizun bat ala bestea izan bizikleta guztiek ezaugarri berberak dituzte: bi gurpil eta katea bati akoplatuta dagoen pedal-sistema.
Informazioa gordetzeko, idazteko... euskarri bat baino gehiago ezagutzen eta erabiltzen da gaur egun. Nolanahi ere, papera da ezagunena eta erabiliena. Duela urte batzuetatik hona, ordea, euskarri berriak hedatzen ari dira, disketeak eta CD-ROMak, esaterako.
Kalitatea, osoko kalitatea, kalitate globala. Hamaika aldiz entzun ditugu kontu horiek eta kasu ia guztietan, iharduera ekonomikoren batekin loturik. Moda-modan dagoen kontzeptua da, inondik inora, kalitatearena. Alabaina, moda hutsa baino askoz gehiago dela esan ziguten Donostiara etorritako adituek. Honezkero jakingo duzuenez, Kalitatea, Hezkuntza eta Enpresa izeneko ihardunaldiak egin berri dira Miramar Jauregian. Eta bertara joan ginen gu ere, ondokoa zuretzat, irakurle, biltzera.
Mexikoko Monterreyko Teknologia Institutua
Etengabeko Hobekuntza Programako koordinatzailea
Illinoisko Unibertsitateko irakaslea
Euskal Herriko Unibertsitateko Kalitatearen katedra gidatuko du hasieran New York-eko institutuko irakaslea
Kalitatearen aldeko programatan aitzindaria