Gurrutxaga, Antton

Gurrutxaga, Antton

Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

Sudur elektronikoa

1993/02/01 Gurrutxaga, Antton - Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Ordenadoreak "ikus" eta "entzun" dezan, bidea urratzen hasiak dira dagoeneko. Badirudi usainaren ordua ere heldu dela, eta usaina "aditzeko" lehen …

Usaina

1991/04/01 Gurrutxaga, Antton - Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

Aldi hartan, gaur egungo gizakiak imajinatu ere ezingo lukeen kiratsa zen nagusi herrietan. Kalean simaur-usaina zegoen, barruko patioetan txisa-antza, eskailera-begietan egur ustela eta arratoien kaka-usaina; aireztatu gabeko geletan, hauts lizunduaren sunda; logeletan, maindire koipetsuena, bururdi umelena eta orinalen usain gozo sarkorra. Tximiniei sufre-kiratsa zerien; larru-apaindegiei lixiba kaustikoena; hiltegiei odolbatuarena. Gizon-emakumeei izerdi eta arropa zikinaren sunda zerien; ahotik, zoldutako hortz-haginen kerua; hatsari, tipula-usaina eta gorputzei, jadanik gazte ez zirenei, gazta mindu, esne galdu eta tumore gaiztoen hatsa. Ibaiak, plazak, elizak zeuden kirastuta, eta zubipe edo jauregia izan, kiratsa berdin usnatzen zen. Nekazaria apaiza bezain kiratsu zen artisau-ofiziala, maisuaren emaztea adina; noblezia osorik zegoen kirastua, eta erregeari ere, animalia odoltsuari adinako kerua zerion, eta erreginari ahuntz zaharrarena, udan zein neguan, zeren XVIII. mendean ez bait zen artean bakterioen iharduera korrosiboa eragotzi, eta ondorioz, ez zen giza ekintza sortzaile zein suntzitzailerik, bizitza-agerraldi hasberri zein gainbeherakorik, kiratsik ez zuenik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila