Beren bizimodua egunkari-saltzaile bezala hasitako milioidunak ez dira Iparramerikako Estatu Batuetan bakarrik. Beste leku batzuetan ere (eta batez ere kondairetan) horrelako bilakaerak topatzen ditugu. Zoritxarrez milioidun bihurtzeko formularik ez dakigunez, irakurle adeitsuren batek jakinarazten digun bitartean goazen egunkariak saltzera, diru asko ez galtzen saiatuz (edo pixka bat irabaziz) apal bizitzeko modua izan dezagun. Zoria ez ote dago gure esku Ikerkuntza Operatiboen metodoak ezagutuz gero? “Publicis” izeneko lagunaren istorioa kontatuko dugu; gure ohizko egunkari-saltzailearena, alegia.