Euskal Herriko hezeguneak ezagutu eta ulertzea helburu dituen artikulu-sorta hau ezin da amaitutzat eman gure geografian sakabanatuta dauden hezegune artifizialez hitz egin gabe, izan ere, horietako askok, denboraren poderioz, naturalizazio-prozesu ikusgarriak ezagutu baitituzte eta, horri esker, balio ekologiko handiko hezegune bilakatu dira.
Aurreko hilabetean ibaiertzetan garatzen diren baso-ekosistema hezeak azterzeari ekin genion. Onduan, ibaien dinamikarekin erabat erlazionatutako hezegune berezi hauen ezaugarriak eta landarediaren egituraketa aztertu genituen. Oraingoan, ordea, ibaiertzetako basoetako eta ibar-basoetako fauna eta horien egoera Euskal Herrian helarazi nahi dizuegu.
Ibaiertz eta ibai ondoko lurmenetan aldizka gertatzen diren uholdeek eta maila freatikoaren lurrazalarekiko hurbiltasunak ibaien dinamikarekin lotutako ekosistema heze desberdinak garatzea ahalbidetzen dute. Oro har, ibaiekin erlazionatutako hezeguneak bi eratakoak izan daitezke: alde batetik, lautadako ibaien inguruetan, maila freatikoa azaleratzearen ondorioz sortutako hezeguneak eta, bestetik, ibaien bi aldetako basoak.
Egun Ebroko sakonunea izenarekin ezaguna den eskualdea Mesozoiko osoan eta Tertziarioaren hasieran sakonera handiko itsaso baten azpian zegoen harro sedimentario zabala zen. Pirinioak eta Kataluniako itsasertzeko mendilerroak altxatzean, aipatutako itsasoa itxita geratu zen eta sedimentazio kontinentaleko erregimena zuen aintzira handia bilakatu zen.
Euri-urak, lurrazalaren gainean erortzen denean, hainbat bide har ditzake. Ezagunenak lurrazaleko ubideak (ibaiak, errekak...) dira, baina ezezagunagoak izan arren, aurrekoak bezain garrantzitsuak dira lur azpiko harrietan urak ireki eta jarraitzen dituenak. Zalantzarik gabe, uraren eta harrien arteko elkarrekintzen adibiderik deigarrienetakoa erraz disolbatzen diren arroken (nagusiki kareharri eta igeltsuen) formazioetakoa da.