Escajedo San Epifanio, Leire

Escajedo San Epifanio, Leire

Konstituzio Zuzenbideko Irakaslea EHU

Globalizazioaren aurrean, ni "food citizen". Animalia klonatuen okelaz

2011/11/01 Escajedo San Epifanio, Leire - Konstituzio Zuzenbideko Irakaslea

Elikagai seguruago, osasuntsuago eta jasangarriagoak eskaintzeko promesarekin agertu ziren, baina elikadura-bioteknologiek leku gutxi dute oraingoz Europan. Dena den, elikagaien ekoizpenean …

Elikagaien etiketak luzeago... kontsumitzailea jakitunago?

2011/01/01 Escajedo San Epifanio, Leire - Konstituzio Zuzenbideko Irakaslea
de Renobales, Mertxe - Biokimika eta Biologia Molekularra saila

Erosten ditugun elikagaietako bakoitzak gure osasunean izango duen eragina zehaztasunez azaltzen digun etiketa-sistema bat. Ulergarria, gainera. "Bai ideia bikaina! Nola ez zitzaigun, ba, lehenago bururatu?" pentsatuko zuen Europarlamentuak 1924/2006 Erregelamendua prestatzen zuen bitartean. "Dietarekin lotura duten gaixotasunek gora egin duten garai honetan, horra hor kontsumitzailea ahalduntzeko tresna paregabea".

Nortasun zibiletik, nortasun biometrikorantz

2010/10/01 Escajedo San Epifanio, Leire - Konstituzio Zuzenbideko Irakaslea

Pertsonak identifikatzeak betidanik izan du garrantzia, baina globalizazioa delakoaren garaian areagotu egin da premia. Planeta-mailako komunikazioa berehalakoa da, eta, ordu gutxian, merkantziak edo pertsonak milaka kilometrora hel daitezke. Gustura egon beharrean, ordea, isolatuta eta beldurrez sentitzen gara 6.800 miloi ezezagunen artean. Hobbesek famatu egin zuen esaldiak dioen bezala, " ez dakigunean bestea nor den, gizakia otsoa baita gizakiarentzat ". Premia horretan, gora egin dute hatz markak, irisa edo beste ezaugarri biologikoren bati antzeman eta pertsona bat berehala identifikatzeko gaitasuna duten teknologia biometrikoek.

Transgenikorik "ez": zientzia edo politika?

2009/07/01 Escajedo San Epifanio, Leire - Konstituzio Zuzenbideko Irakaslea
de Renobales, Mertxe - Biokimika eta Biologia Molekularra saila

Azken hilabeteotan, laborantza transgenikoaren eztabaida piztu da berriro. Apirilaren 22an, Alemaniak MON810 arto transgenikoa debekatu zuen. Handik gutxira, Eusko Jaurlaritzak, itxuraz, transgenikoak ereiteko baimen-sistema bat onetsi zuen, praktikan transgenikoak debekatzeko asmoz egina. Gertakizun horien inguruan, berriro ere, bioteknologia bera jarri da kolokan. Eztabaidarako esparrua hobeto koka daitekeela uste dugu: erabaki horien atzetik dauden gako zientifikoak bakarrik ez, politiko eta ekonomikoak ere kontuan hartu behar dira.

Klonazio 'terapeutikoaren' mitoa: egiak eta gezurrak

2002/02/01 Escajedo San Epifanio, Leire - Konstituzio Zuzenbideko Irakaslea

2001. urteak giza genomaren inguruko albiste ugari ekarri dizkigu. Urte hasieran Bizitzaren Liburua, giza genomaren adierazpen grafikoa, bukatuta zutela argitaratu zen Nature eta Science aldizkarietan. Pertsonen intimitatea urratzeko tresna izan zitekeela, etorkizun hurbilean haurrak gurasoen nahierara sortzea posible izango zela... denetarik entzun genuen.

Landare transgenikorik Europako Merkatuan?

2001/09/01 Escajedo San Epifanio, Leire - Konstituzio Zuzenbideko Irakaslea

Clintonek esan zuen munduko goseteak gainditzeko tresna dela landareen eraldaketa genetikoa. Terapia berrien abiaburu, botikagintzarako ezinbesteko, industria ekologikoagorako lehengai… Hain omen dira erabilgarri landare transgenikoak, ezen labore transgenikoak behi eroen auzian ere aipatu izan diren, animalia-jatorriko irinen ordezko moduan. Argi dago, baina, Europak ez dituela begi onez ikusten. Estatu Batuetan 1994an heldu ziren lehen landare transgenikoak, tomateak, supermerkatuetara. Europan, ordea, iritsi berri dira (2000) merkaturatzeko aurreneko bost baimenak; baldintza askorekin, ordea, eta, gehienak, animalien kontsumorako. Zer dago politika horren atzetik?

Natura, gizakiaren organo-erreserba? Xenotransplanteen etikotasunaz

2000/11/01 Escajedo San Epifanio, Leire - Konstituzio Zuzenbideko Irakaslea

Gibela, bihotza, giltzurrunak, azal zatiren bat... bizirik irauteko behar genukeen edozein organo zein ehun Naturatik har dezakegula diote Xenotransplanteak ikertu dituztenek. Animalia baten ADNa aldatzea nahikoa omen da errefusa ekiditeko. Egia baldin bada, giza organo-emaileen urritasuna gainditzeko ate bat zabaldu zaigu. Printzipio etiko onartuenen argira, ordea, ez dira teknika honen nondik norakoak hain baikor ikusten.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila