Elhuyarko Informatika Taldea

Elhuyarko Informatika Taldea

Mundua zure esku atlas elektronikoa

1996/09/01 Elhuyarko Informatika Taldea -

Ekainaren bukaeran kaleratu bazen ere, orain arte ez dugu zuri erakusteko betarik izan. Nolanahi ere, orain arte jende gutxik izan du Munduko Atlas Elektronikoa ikusteko parada. Ez da, beraz, erabateko “primizia”, baina inoren begiek urratu gabe ekarri dugu zuregana. Zer da Munduko Atlas Elektronikoa izeneko CD-Roma? Batetik, izenak berak dioskuna, hau da, CD Rom formatuan erabili ahal izango duzun munduko atlasa. Eta bestetik, multimediaren munduan Elhuyarrek eman duen azken urratsa. Izan ere, aspaldian ekin genion multimedia-arloa lantzeari, eta orain, proiektu berriak buruan ditugularik, eskaintza biribiltzera dator Munduko Atlas Elektronikoa.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila