Kafeina da mundu osoan gehien erabiltzen den substantzia psikoaktiboa. Hala ere, estimulatzaile hau drogatzat har daitekeen ala ez eztabaidagai da oraindik.
Gure gizartean alkohola da sustrairik sakonenak dituen droga. Esaterako, Euskal Autonomia Erkidegoan, 15 eta 79 urte bitarteko biztanleen artean, laurdenak aitortzen du azken 12 hilabeteotan gutxienez behin gehiegi edan duela. Hala ere, alkoholaren kontsumoa ohitura sozialtzat hartzen den heinean, alkoholismoaren arazoa gutxietsia izan da. Alkoholak eragindako arazoak begi-bistakoak direnean ere ukatu egiten dira, edota beste drogek eragindakoak baino errazago onartzen dira. Bestalde, alkoholismoa batez ere gizonei zegokien arazotzat hartzen da. Horrela, alkoholismoari buruz dugun informazio gehiena gizonei dagozkien datuekin egindako mediku ikerketetatik dator. Hala ere, azken urteetako ikerketetan gehiago hartu dira kontuan emakumeen datuak eta zera ondorioztatu da: alkoholak ezberdin eragiten diela gizonezkoei eta emakumezkoei. Are gehiago, emakumeak alkoholaren arazo batzuen aurrean zaurgarriagoak direla ematen du. Gibeleko gaitzak Bihotzeko gaixotasunak Garuneko gaitzak Bularreko minbizia Ginekologia-arazoak Auto-istripuak Suizidioa Alkoholaren farmakozinetika
Gaur egun, suizidioa osasungintza publikoaren arazo larria dugu; izan ere, lurralde gehienetan, heriotza-zergatiei buruzko zerrendetan lehenengo hamar postuetan izaten da. Estatu Batuetan, esaterako, 1996. urtean 30.862 pertsonek egin zuten bere buruaz beste. Euskal Herriari dagokionez, Gipuzkoan 1996.eko urtarrilaren 1etik, 1997.eko ekainaren 30a bitartean traumatizatu larrietako % 15,5 suizidioak izan ziren. Hala ere, ikerlari batzuen arabera, zenbaki horiek handiagoak izan beharko lukete, suizidio asko, berez, istripu edo heriotza naturaltzat hartzen baita. Horrez gain, azken urte hauetan buruaz beste egiteak igo egin dira nabarmen, batez ere gazteengan.
Gizakia betidanik bere errendimendua handitzen saiatu da, lanean, gerran, kirolean. eta abarrean. Horretarako erabilitako metodoak aspaldidanik ezagunak dira (farmakoak, drogak edo entrenamendua bera). Bizitza arruntean erneago egoteko edo lan gehiago egiteko kafea hartzea ontzat hartzen badugu ere, kirolean horrelako praktikak guztiz baztertu eta legez kanpokotzat hartzen dira. Dena den, onena izateko gogoa zigorraren beldurra baino indartsuagoa omen da eta horregatik kirol-lehiaketa batzuetan, esate baterako, doping-kontrolean positibo ematen dute kirolari batzuek.