Ekologistak, mendizaleak, eta naturzaleak oro har, behin baino gehiagotan agertu dira energia eolikoaren alde, baina parke eolikoen aurka. Azkenaldian, parke eolikoen proiektuen aurkako ekintzak areagotu egin dira, eta itxuraz baita aurkako mugimendua indartu ere. Elgeakoa da Euskal Autonomia Erkidegoan onartu den lehen proiektua. Horren aurka agertu dira inguruetako naturzaleak.