Programa honen helburua zenbait hitzen ortografia lantzea da. Aldi bakoitzean hitz bat azalduko da pantailan.
Mendel-en legeak, beren oinarri estatistikoa dela medio, ordenadorearen bidez erraz ikas daitezke.
Ondoren ematen den adibideak, fitxategiaren erabilerari buruzko agindurik ez duten ordenadoreetan mota honetako programa nola sor daitekeen erakusten digu.
Jokuak izan ohi dira ordenadoretan lehenengo edo gustoen erabiltzen ditu- gunak. Hemen planteiatzen dugun programa, "untzi-jokua" izenez ezagutzen dena da.
Dikotomian oinarritzen diren programak, ordenadorez oso erraz programa daitezke.
Taula alfabetikoki ordenatu nahi dugula. Orain, eta zure imajinazioa martxan ipiniz, pentsa ezazu taula hau bost leihatilez osatutako T izeneko taulako batean metatu dela.
Gure herriko pertsonengan bada makina bat asmo eta ideia, baina gorputz hartzeko garaian pentsa ezinezko eragozpenez inguraturik aurkitzen gara. Dena den, eta galerak galera, aurrera irteten dutenak ere badaude. Usurbildar batzuk asmo horietako bat burutu zutenaren berri izan genuen, eta lehenengo gainbegiradaren ondorioz interesgarria iruditu zitzaigunez, berria zehaztasun handiagoz biltzen ahalegindu gara. Horretarako, egitasmo horretan hasieratik lanean ihardun duen Daniel Palacios-engana hurbildu gara berarekin hitzaspertu bat egiteko asmoz. Hots, hau irakurrita ohartuko zarenez, edozein egitasmo aurrera eraman ahal izateko, horretan ihardungo duten bi "txoro" elkartzea askotan aski izaten da. Beraz, ideiaren bat baldin baduzu, animo eta aurrera.
Teknikaren aurrerapenak, gizakiaren aukerak areagotzen ditu, baina aldizka eta pixkanaka-pixkanaka osasuna hondatu ere bai; alferkeriari ateak zabaltzen bait dizkio. Horrelakoetan gehien hondatzen dena, sistema kardiobaskularra da. Zer egin horri ihes egiteko? Teknikaren erabilpena arbuiatu? Ezinezkoa da; ezin bait dugu dagoeneko teknikarik gabeko bizimodurik burutu. Beraz, aurrerapenak dakartzan galerak ordezkatzen ahalegindu behar dugu. Horretarako badago jadanik zenbait aukera: ariketa fisikoak, elikadura razionala, ... eta zalantzarik gabe, teknika bera. Horrek, teknikak, bihotz osasuntsuarekiko burrukan badu sendagileekin batera paregabeko itzala.
Bihotz-transplantearen belaunaldi honetan, itxaropen berri bati ateak zabaltzen zaizkio; erabat eraginkor izango diren bihotz artifizialak lortzeak dakarren itxaroepnari alegia. Baina oraingoz lortu diren emaitzek, dirudienez, ez dute arrakasta handirik lortu. Eta horretaz gain, honen inguruan ekoiztu diren objekzioak indarberritzen ari dira, bai moral eta baita praktika aldetik ere. Objekzio hauek, giza bihotza eta giza bizitzaren bizkarretik sor daitezkeen negozio ilunetan suspertzen dira.
Hemen planteiatzen den programaren ebazpena nahiko erraza eta ulerkorra da.