Odola ikusteak atzerakoa ematen dizun horietakoa bazara, ez larritu, ez duzu artikulu honetan odola barreiaturik ikusiko eta. Hemen aurkituko duzun odola kontrolpean dago eta beharrean dagoen gaixoari mesede egiteko bidean. Nola da posible hori? Isilean baina odola ematen eta hori bideratzeko etenik gabeko ahaleginean lanean ari diren boluntarioei esker, neurri handian.
Donostiako Bidebieta auzoan, Herri Ametsa Ikastolako frontoiko teilatuan, 56 eguzki-panel itsatsi dizkiote zoruari. Abenduaren 28az geroztik, panel fotovoltaikoek eguzkiaren izpiak zurgatzen dituzte, ikastola elektrizitateaz hornituz. Eta ez da inozentada.
Enrike Zuazuak Madrilgo Unibertsitate Conplutenseko bere bulegoan hartu gintuen arratsalde hartan. Doktoretza-ikastaro berria egun horretan bertan hastekoa zen eta gurekin hitz-aspertuan ari zen bitartean, makina bat ikasle etorri zitzaion galdezka. Halaber, zeregin berean aritu ginen gu zati handi batean: bere ikas-garaiaz, lanbideaz, esperientziaz, gaur egungo lanaz eta etorkizunaz galdezka.
2.000 urtetik askok uste baino hurbilago gaude jadanik. Zenbaki mitikoa errealitate ukigarri bihurtu da, etorkizuna gaur delarik. Mende berriaren atarian, erronka berriez berba egiteko parada eskaini diguten ihardunaldiak burutzen ari dira Donostian. PROGRAMA "Etorkizuna ez da existitzen, etorkizuna egunero egiten da"
Usurbilgo Plazan, Udarregi Zaharreko lokaletan aurkitu genuen Fermin Leizaola, Aranzadi Zientzi Elkarteko Etnografia Saileko koordinatzailea. Usurbilgo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Aranzadik antolatutako "Zaharkinak" erakusketa bisitatzera jo genuen bertara. Ferminekin hizketan, erakusketaren eta horrek atzean duen lan eskergaren berri izan genuen. Solasaldiak guri piztu zigun jakinmina zuei transmititzea da ondorengo lerroen helburua.
... Izadi Taldea. Izenak ongi adierazten du taldearen funtsa eta helburua zein den. Argi eta garbi dute elkartekideek zer lortu nahi duten eta taldea zertarako sortu zen, Joxepo Terés bertako kideak azaldu digunez.
Enpresako sail desberdinak lotu nahirik, 1990. urtean C.I.M. (Computer Integrated Manufacturing edo Ordenadorez Integratutako Fabrikazioa) izeneko filosofia berria sortu zen, eta Arrasateko Jose Maria Arizmendiarrieta Eskola Politeknikoan lau urtez aritu dira C.I.M. gela helburu didaktikoz prestatzen. Joseba Etxebarria eta Joan Karlos Mugerza irakasleek eman dizkigute bertako xehetasunak.