Pasatu den azken hilabete honetan (martxoan) Eguzkia, bere aktibitatea medio, albiste izan dugu komunikabideetan. Adibidez, satelite bidezko transmisioetan sorterazi dituen anomaliak aipatu dira.
GALDERA. Unibertsoa finitua ala infinitua?
E z da hau gai honetaz dihardugun lehenengo aldia; Elhuyar-eko 8. alean ere arazo honi lotu bait gintzaizkion. Dena den, harez gero berri interesgarriak izan dira izarren inguruetan biratzen diren gorputzetaz eta horregatik berriz ere gaira hurbiltzen saiatuko gara.
I zar eta planetaz hitz egiten dugunean, ez da izaten objektu-mota bi hauen arteko ezberdintasunak azpimarratu beharrik. Eguzki beroaren eta gure Lurraren arteko ezberdintasunak ez diote zalantzari tokirik uzten.
Io Jupiterren lau satelite galilearren arteko barrukoena da. Beraz, planeta inguratuz biratzen ari diren hamabost gorputzen arteko handienetakoa dugu.
Martitzeratzeko proiektua aipatzerakoan, antzeko bidaia bakarra (gizakia Ilargira eraman zuena alegia) erreferentziatzat hartzeko arriskuan gaude, planeta gorrira joateko gainditu behar diren zailtasunak erabat gutxietsiz. Aipatutako bidaia bien arteko ezberdintasuna, beraien iraupenetan datza, noski.
Zientzilariek askotan salatu dute zientzien oinarrizko adarren ikerkuntzarako bideratzen diren diru-kopuruen murriztasuna. Egoera honen arrazoiak politikoak eta ekonomikoak dira, noski. Lehentasuna beti armagintzari (edo, orokorkiago, esan ikerkuntza militarrari) eta beste arlo tekniko batzuei eman zaio.
Joan den otsailean SN1987A supernoba lehen aldiz ikusi zeneko urtea bete zen. Artikuluan esaten denez, supernobak bi taldetan sailkatu izan dira, beraien existentziaren berri izan zenetik.