Gauza jakina da denok ez garela denbora berdinez bizi. Segundo gutxi batzuetako bizitza iragankorra duten tximeletetatik hasi eta 100 urte baino gehiago bizi diren dordoketaraino, espezie bakoitzak bere bizitza-luzera propioa dauka. Baina zerk baldintzatzen du zenbat biziko garen? Teoria eboluzionisten jarraitzaileak saiatu, saiatu dira galderari erantzuten.