Iraganean, automobilgintzaren sektoreak jasandako krisi larriek eraginda, enpresek erantzun berritzaileak eman izan dituzte eta industria osora zabaldu diren neurri hauek sarri aro industrial berri bat eragin izan dute. Hau izan daiteke “Moduluka Egindako Automobila” planteamenduaren kasua.
Enbutizioa xafla deformatuz piezak fabrikatzeko prozesu industriala da. Enbutizioa hainbat sektoretako produktuak egiteko erabiltzen da eta esate baterako, kotxe-karrozeriaren zati gehienak horrela fabrikatzen dira gaur egun.