Alkorta Idiazkez, Itziar

Alkorta Idiazkez, Itziar

Bioetikan aditua eta aritua. Zuzenbide Zibileko irakaslea EHU

Gorputzaren merkantilizazioa

2021/09/01 Alkorta Idiazkez, Itziar - Bioetikan aditua eta aritua. Zuzenbide Zibileko irakaslea
Guilló Arakistain, Miren - Antropologoa. Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko irakaslea

Osasunerako baliabide medikoak izatea eskubide bat bada ere, medikuntzaren eta bioteknologiaren erabilerak kezka etikoak ere sortzen ditu gizartean batzuetan. Izan ere, bioteknologiaren baliabideek elkartasunetik merkaturako bidea egin dute askotan; giza duintasuna kolokan jartzeraino, zenbaitetan.

Asko dira kezka sortzen duten adibideak. Amatasun subrogatua da horietako bat: batzuek diote gorputzaren merkantilizazioaren adibiderik gordinena dela, emakume zaurgarrienen esplotazioari ateak irekitzen dizkiola; beste hainbatentzat, ordea, baimena dagoen bitartean ez dago esplotaziorik. Baina ez da bioteknologiak sortzen duen kezka bakarra. Bestelako auziak ere ugariak dira: genetikaren patenteak eta komertzializazioa, datu biometrikoen erabilera, medikuntza eta bioteknologiaren inguruan sortu den industria pribatu indartsua, teknologiek berek sor ditzaketen desberdinkeria sozialak…

Sortzen dituen kezkak ikusita, garrantzitsua da eztabaida sozialari heltzea, eta, zergatik ez, merkatuaren interesekin beharrean, gizartearen kezkekin lerrokatuago dauden politika publikoak ezartzea. Eztabaidarako abiapuntu gisa, bi ikertzaile gonbidatu ditugu iritzia ematera:

Itziar Alkorta

Itziar Alkorta Idiakez, bioetikan aditua eta aritua. Zuzenbide Zibileko irakaslea da EHUn. Jakiundeko kidea ere bada, eta ibilbide luzea du giza ugalkortasunaren inguruko auziak ikertzen.

Miren Guilló

Miren Guilló Arakistain, antropologoa. Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia saileko irakaslea da EHUn. Doktore-tesian, hilekoaren politika eta kultura alternatiboak aztertu ditu.

Zuzenbide eta informatika. Zuzenbidea ordenadore bidez ikasteko aukera

1992/02/01 Alkorta Idiazkez, Itziar - Bioetikan aditua eta aritua. Zuzenbide Zibileko irakaslea
Goñi, Santi -
Karrera, Mikel -
Lizaso, Pili - Informatika Saila
Donostiako Zuzenbide-Fakultateko Zuzenbide Zibileko irakasleek, Elhuyarko informatikari-taldearekin elkarlanean aplikazio berri bat osatu dute. Zuzenbide zibilaren alor jakin bat lantzeko lege …
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila