Aurten eta hil honetan, CFCen erabilera murrizteko hitzarmena sinatu zeneko 10. urteurrena da. Montrealgo protokoloa eratu zen horretan eta mende berriaren atarikoak finkatzen hasi: 2000. urterako CFCen erabilera erdira ekartzeko konpromezua hartu zuten orduan herrialde garatuek. 10 urte igaro dira eta egoerak kezkagarria izaten segitzen du. Une egokia iruditu zaigu atzera begiratzeko eta azken hamarkada honen garapena erabat baldintzatu duen gertakariari buruz hitz egiteko.
CEIT Ikerketa-Zentruak Donostian duen egoitzan egin genuen zita. Bertaratu baino lehen, IEE erakundeari buruz eta Heaviside izeneko sariari buruz dokumentazio-bila ihardun genuen. Aurkitu genituen erreferentzia apurrek sari horren garrantziaz ohartzeko balio izan zuten. Alabaina, gure inguruko komunikabideetan aurtengo irabazleen aipamenik ez genuen aurkitu. Mundu-mailan eskura daitekeen saririk garrantzitsuenetakoa izanik, berau eskuratu duten lehen euskaldunekin hitz egitera abiatu ginen, makina bat galdera eta kezka nagusi bat burua: Nola liteke sari hori irabazi izanaren garrantziaz inor ez ohartzea? ZORIONAK JABIER!
Telefonoz dei egin zigutenean hura zer izango ote zen galdegin genion elkarri. Diseinurako balio eta punta-puntakoa ei zen programa baten berri ematen ari zirela aurreratu eta, egia esan, ez zitzaizkigun zalantzak batere argitu. Diseinatutako produktuen azken itxura ere lor daiteke DeskArtes-en bidez. Beraz, irudi hauetako bakoitzaren atzean industri diseinu klasikoa eta artisten eskua nahasten dira. Horrela, fabrikazio-prozedura eta erabili beharreko materialak erabat zehaztuta geratzen dira; batetik, mekanizaziorako behar diren datuak despieze eta bistetatik aterako dira eta bestetik, mekanizatu beharreko materialaren kolore, testura etab. ere, irudiaren fitxategian egongo dira.
Itsasuntziak eraikitzen dituzten Herri guztiak, teknologia berriek eta informatizazioak beren ihardueran izan dezakeen eraginean oso interesaturik daude. Ikerketa-estrategiak herrialdez herrialde aldatzen dira eta diseinuan, eraikuntzan, ekipamenduetan, garraio-beharretan edo itsasuntzien funtzionamenduan duten interesaren araberakoak izaten dira.