Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu izendatu dute aurten. Ordulariari begiratu gabe ihardetsi die galderei, sakon, eta ñabardura pertsonalekin.
Misterio asko izan ditu beti aingirak inguruan. Baina badago bat, zientzialariek nekez argituko dutena: desagertzeko arrisku larrian egon arren, zeintoka agertzen dira hainbaten plateretan.
Garunaren funtzionamendua ezagutzea da egungo zientziaren erronka handienetako bat. Euskal Herrian, Achucarro Neurozientziarako Euskal Zentroa eta BCBL kognizioa, garuna eta hizkuntzari buruzko zentroa dira erronka horri erantzuteko lanean ari diren zentro nagusietako bi, bakoitza bere ikuspegiarekin eta tresnekin.
Javier Armentia Fructuoso (Gasteiz, 1962) astrofisikaria da, eta Iruñeko Planetarioko zuzendaria izan da sorreratik (1990) aurtengo udazkenera arte. Baina askoz gehiago ere bada Armentia: irakaslea, dibulgatzailea, kolaboratzailea komunikabideetan, zientzia gizarteratzeko ekimenen sustatzailea, zientzia-eremuan diskriminazioa jasaten duten taldeen babeslea eta haien eskubideen aldarrikatzailea…
“Abenduaren 13ko goizaldean, hiri osoan hasi zen bataila. Kale handi eta txikietan bandera gorriak astintzen zituzten. Eraikinen gainaldeak eta patioak, gune irekiak, errepideak eta landa-eremuko soroak josita zeuden zentinelaz, ikaslez, funtzionarioz, fabriketako langilez, nekazariz eta Askapenerako Herri Armadako kidez, guztiak euren gerra-oihuak botatzen”...
Igebelarren azpian zapaburu-saldo bat. Argazki eder horrekin irabazi du Shane Gross argazkilari kanadarrak 2024ko <a href="https://www.nhm.ac.uk/wpy">Wildlife Photographer of the Year</a> basabizitzaren argazki-lehiaketa. Horrekin batera, lehiaketan nabarmendu diren beste argazki batzuk jaso ditugu.
Abenduan banatzen dira Nobel sariak. Guztira, zazpi dira Medikuntzako, Fisikako eta Kimikako aurtengo irabazleak, eta zazpiak, gizonak, denak zuriak, eta AEB edo Erresuma Batukoak. Guztiz bete da, beraz, egun batzuk lehenago Nature aldizkariak egindako iragarpena …
Zulo beltz batek jaurtitako zorrotadarik luzeenak aurkitu ditu nazioarteko astronomo-talde batek. Bi zorrotada dira, eta bien artean 23 milioi argi-urteko …
Kanadako Elkarte Medikoak (CMA) barkamena eskatu die herri indigenei, praktika medikoentagik edo haien gabeziagatik historikoki eragin dizkieten kalte fisiko …
Constellation Energy energia-konpainiak Three Mile Islandeko (Pennsylvania, AEB) zentral nuklearra irekiko du berriro, Microsoft hornitzeko. Joan den astean, 20 urteko …
Astronomoek exoplaneta bat aurkitu dute Barnarden izarra orbitatzen; alegia, gure Eguzkitik gertuen dagoen izar indibidualean (6 argi-urtera baino ez dago). …
Victor Ambros eta Gary Ruvkun biologoek jasoko dute Medikuntza edo Fisiologiako 2024ko Nobel saria, mikroRNAren aurkikuntzagatik eta gene-erregulazio post-transkripzionalean …
Ozpin-euli heldu baten garun osoaren kartografia egin dute: 140.000 neurona eta 50 milioi konexio baino gehiago. Nature aldizkarian eman dute …
John J. Hopfield eta Geoffrey E. Hinton ikertzaileek jasoko dute Fisikako Nobel saria, sare neuronal artifizialetan oinarrituta egin dituzten aurkikuntzengatik, …
Kimikako Nobel Batzordeak hiru ikertzaile saritzea erabaki du aurten: batetik, David Baker, proteina berriak diseinatzeko tresna garatzeagatik, eta, bestetik, Demis …
Magnetosomen degradazioa aztertu du Magnetismo Eta Material Magnetikoen Taldeak (GMMMT), biriketako kartzinoma eredu batean. Emaitza oso baliagarritzat jo dute, magnetosomen degradazio-prozesua …
Almidoia digeritzeko funtsezkoa da listuko amilasa entzima, eta, horrek gure elikaduran duen garrantziaren erakusgarri, entzima horren genearen hainbat kopia dauzkagu …
Eraikinetako tenperatura jaisten duen zementu bat sortu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertzaile batzuek. Teknologia berri bat garatu dute, zementuaren propietate …
Uharteak lurrazalaren % 5 baino zertxobait gehiago ez badira ere, haietan bizi dira munduko landare espezie guztien % 31. Hori …
Pertsona batek ume bat izateko behar duen energia orain arteko aurreikuspenek kalkulatu dutena baino 24 aldiz handiagoa izan daiteke. Animalia …
2030erako, adimen artifizial generatiboko sistemek 1,2 eta 5 milioi tona zabor elektroniko eragingo dituztela kalkulatu dute. Nature Computational Science aldizkarian …
Itsasoaren hondoan argirik gabe ehizatzen duten zetazeoentzat, txibia gozo bat eta plastiko-zati bat oso antzekoak izan litezke. Izan ere, ultrasoinuen …
Ugaztunak narrastien gisara ibiltzetik tente egotera pasatzea trantsizio konplexua eta ez-lineala izan zen, eta uste baino askoz beranduago gertatu zen. …
Andrew Fire Nobel sariduna buru duen nazioarteko talde batek entitate berri bat aurkitu du gizakien ahoan eta hesteetan bizi diren …
2024ko urriko azaleko airearen tenperatura globala, bataz beste, 1,65 ºC altuagoa izan zen industrializazio-aurreko tenperatura baino, eta, 15. hilabetea izan …